-Nondik dator bideojokoekiko duzun grina?
-Txikitatik maite izan ditut bideo-jokoak. Umetatik gamerra izan naiz. Futbolari profesionala izatea eta ikasketak aurrera ateratzea lagunekin ondo pasatzearekin uztartzen saiatu naiz beti. Aldi berean kontsola bat eduki eta harekin gozatzea betidanik eduki izan dudan hobby bat izan da.
-Nola jaio zen ORE Esports sortzearen ideia?
-Etorkizunari begira nire gustukoa den egitasmo bat martxan jartzea buruan aspaldi nuen ideia bat zen. Ariadna, nire bikoteak, hain gustokoa dudan bideojokoen merkatua hazten ari den merkatu bat dela kontutan hartuta, merkatu-azterketa bat egin eta bertan ekitea proposatu zidan. Eta horrela egin dugu.
-Zergatik sortu duzu ORE Esports?
-Umetatik asko gustatu izan zait mundu hau. Gaur egungo gazteriak asko atsegin duen testuinguru bat da. Ondo dakigu zertaz ari garen. Txikitatik, gamer guztiak bezala, lehiatu nahi izan dut. Bideojokoekin aritzea ondo dago baina goi mailako kirolari bat naizen heinean, lehiaketa beti atsegin izan dut. ORE sortzen dugu ni gaztetan nituen pentsamendu berdinak dituzten gaur egungo gamerrei ligak jokatzeko eta sariak eskuratu ahal izateko txapelketetan parte hartzeko aukera bat eskeintzeko. Lagunekin jokatu eta ondo pasatzeko aukera oso polita da.
-Zer ekarpen egin nahi dio Jon Bautistak esportsen sektoreari?
-Betidanik eraiki nahi izan dut gamer komunitate bat Euskadin, jakin badakidalako hutsune bat dagoela horren inguruan. Sinestuta nago Euskadin gamer komunitate handi bat egon badagoela. Eta gamerrei eskeiniko diegun zerbitzu guztiekin gozatu nahi dugu.
-Zeintzuk dira epe luzera dituzuen helburuak?
-ORE Esports abian jartzea eta Euskadin komunitate handi bat sortzea izan da lehen helburua. Hortik aurrera, jendearen babesa lortzen bagudu, pixkanaka hazten joan eta, ondo bidean, Estatu mailara hedatzea izango da helburua.
-Nola ikusten duzu ORE Esports urte bete barru?
-Enpresa txikia da, dinamikoa eta hazteko sekulako gogoarekin. Orain artekoa humiltasun handiarekin egindako lana izan da, maitasun handiarekin egindakoa. Urte batzu barru enpresa indartsuagoa izatea espero dugu, handiagoa. Orain ereiten ari garen haziaren fruituak jasotzea espero dugu.