Bi euskal enpresek partnership akordio bat lortu dute Esportterren Esports saila garatzeko helburuarekin 

Euskal erroak dituzten ORE Esports eta Esportter enpresek partnership kolaborazio akordio bat sinatu dute Esportteren Esports saila garatzeko helbururarekin. Itun honen bitartez, bi konpainiek sektoreak Euskadin lortzen ari den sona azpimarratu nahi dute.  

“ORE Esportsentzat partnership akordio hau sinatzea urrats oso garrantzitsua da B2B zerbitzu enpresa gisa dugun estrategiaren ikuspuntutik”, azaldu du ORE Esportsen zuzendaria den Jon Fermín San Juliánek. “Zerbitzu teknologikoen sektorean, kirol munduan, oso agente entzutetsua da Esportter. Itun honek guk esportsetan dugun ‘Know-how’-a, esperientzia, urrutirago eramateko aukera eskeiniko digu”, gaineratu du Fermínek. 

Bestalde, CEO & Esportter Founder Beñat Bengoetxeak aitortu du aspaldi dabiltzala “esportsen sektorean aukera ugari aztertzen, baina ez ginen eroso sentitzen merkatu horretan tarte baten bila gure kabuz murgiltzen. ORE Esportsekin sinatu dugun kolaborazio akordio honek konfiantza handia ematen digu egitasmo estrategiko berriei aurre egiteko, sektorean oso top den enpresa baten eskutik goazelako”. 

ORE Esports eta Esportterrek indarrak batzen dituzte esportsen hazkundea sustatzeko helbururarekin. Bide batez sektorean murgiltzeko interesa duten erakunde guztiei heuren babesa eta aholkularitza eskeintzen diete. 

Akordio honek esportsen negozio-ereduaren inguruan irtenbide berriak eskeintzen lagunduko du, zerbitzu anitzak eskeintzen dituelarik: juridikoak, estrategia eta marketing zerbitzuak, ekitaldiak eta txapelketen antolakuntza, gaming & esportsen munduan formazioa edota gamer eta streamerren bitartekaritza.    

#FREETOFUN