Gipuzkoako enpresak lehen urtean esports komunitatearekin erlazionatutako hainbat dibisiotan zabaldu du bere marka
Donostia, 2021/12/31.- ORE Esports Euskadiko enpresa-sarean eta esportsen unibertsoan murgildu zen 2021eko maiatzean. Azken zortzi hilabete hauetan, Jon Bautista futbolariak babesten duen bideo-jokoen mundura zuzenduta dagoen enpresa hau, indar handiz sartu da gamer komunitatean eta esportsen unibertso orokorrean, ikusgarritasun handia izan duten ekintza ugariren bitartez. Hala, marketing eta merkataritza-jarduerak baztertu gabe eta beste projektu ezberdin kudeatzen jarraitzen duen bitartean, 2021 urteari amaiera eman dio txapelketak eta lehiaketak eskeintzen jarraitzeko asmoz,.
Pandemiaren ondorioz testuinguru orokorra zaila izan arren, itxi berri dugun 2021 honetan ORE Esportsek FIFA 21 txapelketa batekin aurkeztu zuen bere burua. Horrez gain, hainbat empresekin izandako bizikidetzak zortzi lankidetza-hitzarmen eta babesle- hitzarmen baten sinatzea ekarri du ondorio gisa. Era berean Donostia WeekInn-en parte harte zuen Donostiako Udaletxeko Sustapenaren eskutik.
Hamairu txapelketa antolatu ditu Donostian egoitza duen konpainiak. Era guztietako jokoetara zuzendutako leihaketak: League of Legends, FIFA, Valorant, Call Of Duty edota CSGO. 1.500 gamer baino gehiagok parte hartu zuten txapelketa hauetan Bideo-jokoena, bereziki gazteen artean, aisialdi, denbora-pasa eta dibertsio sektorean gehien kontsumitzen den edukia da gaur egun. ORE Esportsek, berezkoak dituen ardura eta alde positiboak galdu gabe, jarduera hau bultzatu nahi du. Komunitatearen kide izatea sustatuz, bideo-jokoek lan-talde, sozializazio, kiroltasun eta esfortzuaren alorretan egiten duten ekarpena baliatuz. Bideo-jokoak laguntza handikoak dira gizarteratze lanetan, ikerketa ugarik baieztatzen dutenez egokitzeko gaitasuna edota ziurgabetasuna gainditzeko tresna onuragarria da.
ORE Esportsek, bestalde, joan den irailean jarri zuen abian ORE Talks ekimena. Esportsen munduan prestigioa duten adituekin antolatutako solasaldi hauek, ezagutzen ez dituzten erakunde eta antolaluntza orori, industria honek duen potentziala eta eskeintzen dituen lan eta negozio aukerak jakinaraztea dute helburu. Sei elkarrizketa egin dira 2021ean ORE Talks-en barne, 2022an etorriko direnen atariko gisa.
ORE Esportsen kideen jarduerak esportsen inguruan Madriden egindako ponentzia batzuetan parte hartzera eraman ditu. Bertan, besteak beste, Team Heretics, Mad Lions, Spanish Startups edo Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea bezalako erakundeek hartu zuten parte. Euskal konpainiak, bide batez, hainbat enpresa eta erakunderi eskeini zizkien zerbitzuak, hala nola txapelketen antolatzaile gisa, aholkularitza, formazio, influencer eta marketing digital esparruetan, industria hazi arazteko helburuarekin.
2022ra begira OREk negoziazioak aurreikusten ditu erakunde publiko zein hezkuntza arloko enpresa ezberdinekin esports eta gaming munduan projektu eraberritzaileak abian jartzeko helburuarekin.
Enpresaren CEO eta sortzailea den Adriana Arbulu Rosochak ORE Esports jaio zenean adierazi zuen “belaunaldi gazteek gaur egun gehien kontsumitzen duten denbora-pasa bilakatzen ari dira esportsak eta gaming mundua orokorrean. ORE Esportsen merkatua haziarazteko unea dela uste dugu, horretarako ezinbestekoak diren inbertsioak eginez, bideo-jokoekin zerikusia duten alderdi positiboak sustatuz eta azpimarratuz”.
Jon Fermín San Julián enpresaren zuzendariak gaineratu zuen “esportsen garapena estatu mailan oso ona izaten ari dela hainbat eragileen laguntzarekin”, eta hori dela, bere ustean, OREk Euskadin duen helburua, aipatzen duen moduan “gaur egun arte ez baita egon lidertza hori hartu duen eragilerik”.