Bideo-jokoen pasioaz gozatu ahal izateko leku bat eskeintzen die konpainiak gamerrei.
Donostia, 2021/05/31.- ORE Esports Euskadiko enpresa-sarean eta esportsen unibertsoan murgiltzen da. Bideo-joko enpresa hau, Realeko futbolaria den Jon Bautistaren babesarekin jaiotzen da.
Euskal erroak dituen enpresa honen helburua gamer guztiei zuzendutako esports ekosistema berri bat sustatzea da; bideo-jokoen erabilera bultzatuko duen amankomuneko komunidade bat alegia. ORE Esportsek bideo-jokoen pasioaz gozatu ahal izateko leku bat eskeintzen die gamerrei.
Bideo-jokoena, bereziki gazteen artean, aisialdi, denbora-pasa eta dibertsio sektorean gehien kontsumitzen den edukia da gaur egun. ORE Esportsek, berezkoak dituen ardura eta alde positiboak galdu gabe, jarduera hau bultzatu nahi du. Komunitatearen kide izatea sustatuz, bideo-jokoek
lan-talde, sozializazio, kiroltasun eta esfortzuaren alorretan egiten duten ekarpena baliatuz.
Bideo-jokoak laguntza handikoak dira gizarteratze lanetan, ikerketa ugarik baieztatzen dutenez egokitzeko gaitasuna edota ziurgabetasuna gainditzeko tresna onuragarria da.
ORE Esportsek, nolanahi, sektore horretan Euskadin errotutako enpresa sarea sendotu eta bere ekarpena egiteko asmoa du. Enpresaren CEO eta sortzailea den Adriana Arbulu Rosocharen iritziz “belaunaldi gazteek gaur egun gehien kontsumitzen duten denbora-pasa bilakatzen ari dira esportsak eta gaming mundua orokorrean. ORE Esportsen merkatua haziarazteko unea dela uste dugu, horretarako ezinbestekoak diren inbertsioak eginez, bideo-jokoekin zerikusia duten alderdi positiboak sustatuz eta azpimarratuz”.
Jon Fermín San Julián zuzendariaren esanetan “esportsen garapena estatu mailan oso ona izaten ari da hainbat eragileen laguntzarekin”, eta hori da bere ustean OREk Euskadin duen helburua, aipatzen duen moduan “gaur egun arte ez baita egon lidertza hori hartu duen eragilerik”.
Jon Bautista futbolariak, ORE Esportsen bazkide eta sortzaileak, txikitatik gamerra dela aitortu du eta “ORE Esportsen sorrerak Euskadiko zein mundu osoko gamerrentzat espazio amankomun bat sortzeko grina” duela gaineratu, beti ere haren hitzetan “heuren pasioaz topera gozatu ahal izateko jarduerak eta ekintzak eskeiniz”.