Jon Fermín San Julián, ORE Esportseko zuzendariak, “Gamingetik sortzen diren lan aukera berriak” izenburupeko ponentzian txostena aurkeztu zuen.

Donostia, 2021/10/25.-  ORE Esportsek hizlari gisa parte hartu zuen ‘Gamingetik sortzen diren lan aukera berriak’ izenberupean Donostia WeekINNek planteatu duen hausnarketa-esparruaren barruan. Urriaren 18tik 22ra bitartean Donostian egin zen Berrikuntzaren VIII. Astean pertsona-teknologia binomioa aztertu zen. Donostia WeekINN Donostiako Sustapenak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, antolatzen du eta bertan ORE Esportsen zuzendaria den Jon Fermín San Juliánenk parte hartu zuen hizlari gisa. 

 Donostia WeekINNek digitalizazioan, robotizazioan eta ildoi zientifiko-teknologikoetan   ematen ari diren aurrerakaririk ez dituzten aurrerapausoek gure gizarteko hainbat mailetan eragiten ari diren aldaketak balioan jarri zituen. Hala nola, hezkuntzan, enpresan, ikerketan, hiri-ingurugiroan, politikan edo komunikazioan. Donostiako Berrikuntzaren Astearen leloa ‘Etorkizunera itzulera’ izan zen. Eta helburua, astearen programazioaren arabera, “erronka espezifiko eta zeharkakoei tokian tokiko esparruetatik erantzunak” ematearen inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea zen.  

ORE Esportsen zuzendariak ‘Gamingetik sortzen diren lan aukera berrietara’ zuzendutako ponentzia/elkarrizketan parte hartu zuen. Jon Fermín San Julianek esportsetara zuzendutako konpainiaren inguruan azaldu zuen “ORE Esports Euskadiko enpresa-sarean eta esportsen unibertsoan murgiltzen dela. Euskal erroak dituen enpresa honen helburua gamer guztiei zuzendutako esports ekosistema berri bat sustatzea da; bideo-jokoen erabilera bultzatuko duen amankomuneko komunidade bat alegia. ORE Esportsek bideo-jokoen pasioaz gozatu ahal izateko leku bat eskeintzen die gamerrei. Ez da soilik ekintzak antolatzera zuzendutako konpainia bat, esportsekin erlazionaturiko zerbitzu sorta zabala eskeintzen du, esate baterako arlo juridikoan, ekintzen antolakuntzan, berariazko planak egiten edota bekak eta laguntzak lortzen”. 

“Argi dugu bideojokoen hesparruan lehiaketak potentzial haundia duela eta audientza mailetan, gazteek eta hain gazteak ez direnek, gehien kontsumitzen dutena dela. Jarraipen handiko indar handia duen industria bat sortzen du honek”, azaldu du.  

“Dibulgazioa da erabiltzen dugun lan ildoetako bat. Gizarteari alderdi onak eta txarrak erakustea da helburua, hain zuzen ere, alderdi positibo horiek bultzatuz. Hala nola esportsek gizarteratzean edota estresari aurre egiteko duten gaitasuna”, azpimarratu zuen. Aldi berean, “hazten jarraituko duen sektore baten aurrean gaude, bai gamer edo parte-hartzaileei dagokionez, bai esportsekin erlazioa edukiko duten profesionalei dagokionez ere. Hazten doan heinean profesionaltzen ari den trebatutako profilak behar dituen industria bati buruz ari gara. Industria bera eta bere ekosistema ezagutu behar ditu bertan lan egiten duen jendeak. Beraz, dagoeneko sektorean dagoen jendea trebatutakoa izatea  oso garrantzitsua da”. 

“Pasioa, dedikazioa, formazioa eta moldagarritasuna behar da sektore honetan. Ezinbesteko osagarri eta talentuak dira etengabe hazten ari den sektore honen parte izateko”.  Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu hemen aurkitu dezakezu.