Euskal enpresak eta Esportianek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Ipar Ameriketako unibertsitateetara esportsetan lehiatzera joateko jokalariak hautatzeko helburuarekin
Estatu Batuetan ohikoa da esports taldeak topatzea goi-mailako ikastetxeetan. 160 zentrutik gora eskeintzen dute aukera hau eta gamerrek bekak dituzte eskuragai Ipar Ameriketara bidaiatzeko kirol-elektronikoetan garatzen jarraitu ahal izateko. ORE Esportsek, ildo honetan, lankidetza-hitzarmena sinatu du Esportianekin Estatu Batuetako unibertsitate batetan bekadun izateko esportsetan lehiatzeko jokalariak hautatzeko.
ORE Esportsen CEO eta sortzailea den Ariadna Arbulu Rosocharen iritziz “ORE Esportsen, formazioan eta esportsen munduan aukera berrien bilaketan sinesten dugu. Poz-pozik gaude gure komunitateko gamerrei bide berri hau eskeini ahal izanaz”.
Jon Fermín San Julian, ORE Esportsen zuzendariak, gaineratu du “alde guztien borondatea dela Estatu Batuetan kirol elektronikoekin erlazionatutako programak ikasteko hautagaiak aurkitzen kolaboratzea”.
Zertan datza beka hau? Osoa edo partziala izango da. Unibertsitateko kanpusean egoitza, material teknologikoa, taldearen ekipamendua, unibertsitate kredituak eta taldeen arteko lehiaketetara bidaiatzea barne izango du.
Gamerrek taldekideekin eta klasekideekin elkarbizitzeko aukera izango dute. Hiru otordu izango ditu bekadun bakoitzak. Elikagai-aukera haundia izango da baina, kirolariak diren heinean, entrenatzaileek berariazko elikadura-plan bat diseinatuko die. Gaming materiala eta unibertsitateko jantziak izango dituzte eskuragai.
Ikasleak hezkuntza-programa baten parte izango dira eta, ondorioz, laguntza-eskolak izango dituzte, irakasgai akademikoak gainditzea ezinbestekoa izango bait da jokatu ahal izateko. Estatu Batuetan bizi ahal izango duten esperientziak, aldi berean, hizkuntza ikasteko aukera emango die prestakuntza elebidun baten bidean.
Informazio gehiagorako: https://oreesports.com/eu/esportian-ore/
ORE Esports-en komunitatearen parte izateko, sartu DISCORD-en: https://discord.com/invite/8cDQFXz3Vehttps://discord.com/invite/8cDQFXz3Ve
#FREETOFUN