Ekimenaren helburua eduki-sortzaile hasiberriekin zein heuren ibilbidean aurrerapauso bat eman nahi dutenekin elkarlanean aritzea da
Donostia, 2022/04/13.- Jaio zen momentu beretik ORE Esportsen izaera etengabe eboluzionatzea izan da, esportsen unibertsoari indarra eta ikusgarritasuna emango dieten ekintzak sustatuz. Bide horretan #ORECommunity da konpainia gipuzkoarrak abian jarri duen azken ekimena. ¿Zer da #ORECommunity? Eduki-sortzaile hasiberriei zein euren ibilbidean aurrerapauso bat eman nahi dutenei laguntzeko helburuarekin enpresak sortu duen formula da. Gamer eta esports komunitatea hazi araztea delarik amankomunean duten helburua.
ORE Esportsen zuzendaria den Jon Fermín San Julianek azaldu du #OREComunnity “gamerrei eta gamerrentzat zuzendutako proiektua dela. Aisialdirako aukera zabala eta ezberdina eskeiniko duen ingurugiroa, bertan komunitate anitz ugari eta mota guztietako bideojokoak aurkitu ahal izango bait dira. Betiere, OREk duen filosofia irekia mantenduz”.
ORE Esportsek eduki-sortzaile horiek hobeto ezagutzeko baliogarriak izango diren elkarrizketa sortak sustatuko ditu, aldi berean ikusgarritasuna lortzeko helburuarekin. Solasaldiak ekintza ezberdinen inguruan antolatuko dira, esate baterako, heuren streamer profilaren inguruko galderei erantzun beharko diete, bideo-jokoen ezagu-tzan oinarritutako test bati aurre egin beharko diote edota 90 segundoko ‘quiz’ dibertigarri bati erantzun. Lehen elkarrizketa apirilaren 5ean ‘pubguitar’ eduki-sortzailearekin izan zen eta ondorengo estekan ikusi daiteke: https://www.twitch.tv/videos/1447113627 .
“#ORECommunity gamerrei eta gamerrentzat zuzendutako proiektu bat da. Aisialdirako aukera anitza eta zabala eskeiniko duen ingurugiroa, mota guztietako komunitateak eta bideo-joko ezberdin ugari barneratzen bait ditu. Betiere, OREk duen filosofía irekia mantenduz”, azaldu du Jon Ferminek.