Txapelketa bi modalitatetan jokatuko da: 1vs1 y 5vs5 eta irabazleentzat sariak egongo dira
ORE Esports, esports ekitaldien garapenera zuzendutako konpainiak, lehen ORE Esports League of Legends lehiaketa abian jarriko du. Txapelketak bi modalitate izango ditu: bat baten kontrakoa (1vs1) edo bost bosten kontrakoa (5vs5).
League of Legends txapelketan parte hartzen duten jokalariek sailkatze faseak eta finalak gainditu beharko dituzte. 1vs1 modalitatean sailkatze fasea uztailaren 17an eta 18an jokatuko da eta finala abuztuaren 8an izango litzateke. 5vs5 txapelketari dagokionez, sailkapena uztailaren 31ean eta abuztuaren 1ean jokatuko litzateke eta finala, era berean, abuztuaren 8an.
ORE Esportsen asmoa sailkatze faseak bi asteburu jarraietan burutzea da eta finalak, ordea, bata bestearen atzetik, egun berean jokatuko dira. Azken hauek influencer baten kanalean zuzenean jarraitu ahal izango dira. Txapelketan parte hartu ahal izateko gamerrek https://oreesports.com/eu/lehiaketak/ estekan izena eman beharko dute.
ORE Esportsen zuzendaria den Jon Fermín San Julianen eritziz “ ‘LoL’ 5vs5 txapelketaren helburua gamerrak lagunen artean konpetitu eta ondo pasa dezatela da. Inbokatzailearen pitzaduran onenak direla frogatzea”, alegia. Fermínek gaineratu du jokalariek “banakako maila erakustearen aldeko hautua egin dezaketela” ere eta, horrela balitz, “1vs1 lehiaketan izena eman dezakete. Kasu horretan, ohorea eta loria norbanako bakoitzaren esku egongo da”.
Bi modalitateetako irabazleak sarituak izango dira. 1vs1 txapelketaren garailearentzako saria gaming aulki bat izango da; 5vs5 lehiaketaren txapeldunak gaming periferikoen pack bat jasoko du (sagua, teklatua eta kaskoak).
DISCORD-en sartzeko https://discord.com/invite/8cDQFXz3Ve
https://oreesports.com/eu/lehiaketak/ estekan aurkitu daiteke.