Ekainaren 19an hasi eta uztailaren 4an bukatuko den lehiaketa, pro player zein amateur jokalarientzat, dohakoa izango da gamer guztientzat eta bi sailkatze fase izango ditu
ORE Esportsek ekainaren 19tik uztailaren 4ra jokatuko den FIFA 21online txapelketa komunitatearekin abian jartzen duen lehen lehiaketa izango da. Gamer unibertsoko jokalari orok dohainik parte hartu ahal izango du ORE Esportsek estreinekoz antolatuko duen ekitaldi honetan.
FIFA 21 online txapelketan parte hartu ahal izateko gamer komunitateak, pro player ala amateur maila izateaz haratago, honako baldintzak bete beharko ditu: 16 urte edo gehiago izan, PlayStation 4 bat eta FIFA 21 bideo-jokoa eduki, PSN Plusera harpidetuta egon eta https://oreesports.com/eu/lehiaketak/ estekan izena eman. Izen emateak 2021ko ekainaren 14a baino lehen edo plazak agortu arte egin ahal izango dira lehen sailkatze fasean. Bigarren sailkatze fasean epea ekainaren 21an amaituko da edo plazak agortzerakoan.
¿Nola egituratuko da ORE Esport txapelketa? Gamerrak bi taldetan banatuko dira. Talde bakoitzak 128 parte-hartzaile izango ditu eta partida batetara lehiatuko den kanporaketa koadro batetan jokatuko dute. FIFA 21 online txapelketak hiru fase izango ditu. Ekainaren 19an eta 20 lehen sailkatze fasea jokatuko da; ekainaren 26an eta 27an bigarrena; eta uztailaren 3an eta 4an final-laurdenak, final-erdiak eta finala.
ORE Esportsek sustatutako FIFA 21 txapelketa honen irabazlearentzat saria, merkaturatu bezain pronto, PlayStation 5 bat izango da. AceFifak, FIFA edukien sortzaileak, online lehiaketa honi babesa emango dio. Finalak https://www.twitch.tv/acdefifa. Twitch kanalak zuzenean eskeiniko ditu.
ORE Esportsen zuzendaria den Jon Fermín San Julianen iritziz “ORE Esportsen lan egiteko era eta esperientziak sorrarazteko duen gaitasuna luzatu nahi diogu komunitateari lehen ekitaldi honekin”. Ferminek gaineratu du ORE Esportentzat ezinbestekoa dela “gamerrentzat onuragarria den esperientzia bat garatzea. Jokalariak gustura bukatu eta ORE hautatzen jarraitzeko aktibidade bat izan behar du leiha”. Txapelketaren inguruko informazio guztia https://oreesports.com/eu/lehiaketak/ estekan aurkitu daiteke.