ORE ESPORTS
ORE ESPORTS euskal enpresa aitzindaria da Euskadin, eta esportekin lotutako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu estatuan. Sektorean dugun esperientzia frogagarriak eta gure gaitasunak bermatzen dituen etengabeko prestakuntzak gure bezeroaren beharretara egokitzeko aukera ematen digu, proiektu pertsonalizatu eta eraginkorrak eginez.

ZER ZERBITZU ESKAINTZEN DITUGU?
NORENTZAT DIRA GURE ZERBITZUAK?
Ibilbide profesionala indartu nahi duten gamerrak
Streamer-ak eta eduki-sortzaileak, beren karreretan hazi nahi dutenak.
Esports & gaming delakoen lurraldera sartu nahi duten marka guztiak.
Esports sektorea eta horrek eskaintzen dituen aukerak ezagutu nahi dituzten enpresak.
Esports & gaming direlakoek eskaintzen dituzten aukerak hurbilagotik ezagutu nahi dituzten erakunde publikoak.
Elkartekideei jarduera berritzaileak sortu nahi dizkieten elkarte eta erakundeak.
Esports eta bideojokoek eskaintzen dituzten lan- eta hezkuntza-aukera guztiak ezagutu nahi dituzten ikastetxe guztiak.
Bideo-jokoak hezkuntza-tresna gisa erabiltzeko aukera.
ORE ESPORTSen adituak gara zure proiektua garatzen.
ZER DIRA ESPORTs-AK ETA ZERGATIK BIHURTUKO DIRA INDUSTRIA INDARTSU BAT?
#freetofun
Esports kontzeptua definitzea ez da lan erraza. Kirol elektronikoak izenaz ere ezagutzen da, eta bideojokoen alorrean etengabe hazten ari den fenomenoa da.
Hainbat bideojokoren inguruan antolatutako lehiaketak dira, bakoitzak bere arauak ditu, eta hainbat gailu eta plataforma digitaletara egokitu daitezke, bai online formatuan bai aurrez aurre.
Milioika zale eta erabiltzailek inbertsio handiak egin dituzte industrian. Batetik, Esports-en kontsumo bihurtu da, egunez egun, eta, bestetik, Twitch plataformen bidez (New Yorketik Hego Koreara) egiten duten emanaldiaren jarraipena.
Hala, unibertso berri bat irekitzen da etorkizun handiko industria baterantz, bai gamerentzat, bai Esport-en lanbidea egin nahi duen edozein erabiltzailerentzat.
